GURE IBILBIDEA

Daramatzagu 46 urte jadanik!

 

1973. urtean hasi zen gure ibilbidea euskara eta euskal kultura hezkuntzaren bidez berreskuratzeko asmoarekin. Sorreran alde zaharreko lokaletan hasi zen proiektuak guraso kooperatiba izaera zuen.

Ikastetxe txiki bat izatetik, maila gehienetan hiru lerro dituen D ereduko ikastetxe bat izatera pasa da. Izan ere, azken urteotan herriko biztanle kopurua hazten joan da eta gure ikastolako matrikulazioa ere handituz joan da.

 

Gaur egun, Aguraingo familiez gain, inguruko udalerrietako familiek ere osatzen dute Lope De Larrea Ikastolako hezkuntza-komunitatea. Hala nola, Barrundia, Donemiliaga edota Iruraiz-Gauna.