HEZKUNTZA BATZORDEA

 

Batzorde hau ondorengo  kideek osatzen dute. Zuzendaritza taldeko partaide bat, ziklo bakoitzeko irakasle bat eta gurasoek.

Besteak beste, batzorde honen helburuetako batzuk dira;

 

-Hezkuntza legeen inguruko informazioa izatea irakasle talde osoak eta formakuntza hezkuntza komunitatean zabaltzea.

 -Herriko eta beste herrietako plataformetan jorratzen ari diren ekimenei buruz informatzea.

 Hezkuntza eragile ezberdinak proposatzen dituzten dokumentuak aurkeztea.

 -Gure Hezkuntza sistema eraikitzearen aldeko ekimenak proposatzea. Proposamen horiek, lehenik eta behin Batzorde Pedagogikotik pasako dira. Batzorde honek, zikloetara bideratuko ditu proposamen horiek eta talde-mailetako erabakiak  klaustroetan hartuko dira. Kontuan izanik erabaki horiek Organo Gorenetik pasako direla.

-Lope de Larrea, Lomce-rik Gabeko Ikastetxea izendatua egoteak Lomce-ren ez-aplikaziorako ekimen proposatzea, hausnartzea, bideratzea eta aurrera eramatea eramango gaitu, beti ere hezkuntza komunitate osoaren adostasunarekin, eta gure bide propioa jorratuz.